viernes, 24 de marzo de 2017

16 URTE

Duela gutxi 16 urte ditut, este baterako, pasadan hilabetean bete nituen.  Pozik eta pixka bat triste sentitzen naiz, pixka bat zaharragoa bihurtzen ari naizelako. Jendeak urteak bete nahi ditu opariak jasotzeko. Pentsamendu hau txikiek izaten dituzte, ez baitute beste gauza batean pentsatzen.

Esan dudanez duela gutxi 16 urte ditut. Oraindik ez dut ezer desberdina sentitu. Baina nik espero dut urte honetan asko heltzea. Baita gauza asko egin ahalko ditut. Adibidez motorrean joan naiteke. Pasu hori oso garrantzitsua da pertsona batentzat. Atzean utzi ditut marrazki bizidunak, jadanik duela asko utzi nituen. Orain, momentu honetan, etorkizunean pentsatzen ari naiz. Ez nahi dudalako, baizik eta nire etorkizuna jokoan dagoelako. Batxilergoa bertan dago eta ondoren nahi dudan ikasketa.


Orain ez nahiz ume bat, gizon batean bihurtzen ari naiz eta hori gustatzen zait. Baina baita gustatzen zitzaidan txiki bat nintzenean eta ez nuenean ezer egiten. Ezin diogu ezer egin, iragana da eta orain etorkizunean pentsatu behar dut.