viernes, 24 de marzo de 2017

16 URTE

Duela gutxi 16 urte ditut, este baterako, pasadan hilabetean bete nituen.  Pozik eta pixka bat triste sentitzen naiz, pixka bat zaharragoa bihurtzen ari naizelako. Jendeak urteak bete nahi ditu opariak jasotzeko. Pentsamendu hau txikiek izaten dituzte, ez baitute beste gauza batean pentsatzen.

Esan dudanez duela gutxi 16 urte ditut. Oraindik ez dut ezer desberdina sentitu. Baina nik espero dut urte honetan asko heltzea. Baita gauza asko egin ahalko ditut. Adibidez motorrean joan naiteke. Pasu hori oso garrantzitsua da pertsona batentzat. Atzean utzi ditut marrazki bizidunak, jadanik duela asko utzi nituen. Orain, momentu honetan, etorkizunean pentsatzen ari naiz. Ez nahi dudalako, baizik eta nire etorkizuna jokoan dagoelako. Batxilergoa bertan dago eta ondoren nahi dudan ikasketa.


Orain ez nahiz ume bat, gizon batean bihurtzen ari naiz eta hori gustatzen zait. Baina baita gustatzen zitzaidan txiki bat nintzenean eta ez nuenean ezer egiten. Ezin diogu ezer egin, iragana da eta orain etorkizunean pentsatu behar dut.

domingo, 8 de marzo de 2015

Barria

Duela bi aste, San Viatorreko ikasleek, aste bat Barriara pasatzera joan ginen. 2.B-ko eta 2.C-ko ikasleek 23-tik 27-ra Barriako albergera joan ziren ingelesa gehiago ikasteko jokuen bidez. Irteera hau “eco scohol” izena zuen, beraz ekologiari buruz gauza asko ikasi genituen. Eli eta Andoni joan ziren, guri bigilatzeko. Bertan sei begiraleekin genituen zeuden: Anna G, Anna C, Oli, James, Ander eta Berta. Bi Annak, Oli eta James ingalaterrakoak ziren, Ander eta Berta berriz, Gasteizkoak ziren.

Aste horretan, ekintza eta beste gauza asko egin genituen. Ekintza horiek begiraleekin egiten genituen, baina ez beti berdinarekin, baizik eta ekintza bakoitzean begirale desberdin batekin egiten genuen. Ekintza horiek gosaldu eta gero, bazkaldu ostean eta afaldu ondoren egiten genuen. Lehen egunean, heltzean begiraleek dantzatzen hasi ziren eta esan ziguten goizero-goizero dantzatu egin beharko genuela. Gure gorputzak mugitu ondoren, denok borobil batean eseri ginen eta jolas batekin gure buruak aurkeztu genituen. Gero hiru taldeetan banatu ginen: “ Oak”, “Beech” eta “Holm Oak”. Gauza onak egiten bazenituen zure taldeak puntuak irabazten zituen. Astea bukatzean, puntu gehien zuen taldea irabaziko zuen. Ondoren jolas bat esan ziguten eta jolas hori hiltzari buruz tratatzen zen. Paper bat ematen ziguten gure gelakide baten izenarekin eta ondoan, ekintza bat jartzen zuen. Ekintza hori pertsona horri egiten bazenion, hilda egongo zen. Arratsaldean begiraleek beraien burua aurkeztu zuten eta gauean jolas bat egin genuen. Bigarren egunean jolas gehiago egin genituen eta arratsaldean energia berriztagarrei buruz hitzaldi bat eman ziguten. Gauean karaoke batekin abestu genuen eta dantzatu genuen. Hirugarren egunean uraza bat plantatu genuen eta gauean txantxak egin genituen. Laugarren egunean goizean Zirauntz ibaiko iturburura joan ginen. Denboraldi oso txarra egiten zuen baina oso polita zegoen, ibaia urez beteta zegoelako. Arratsaldean esterotipoei buruz hitz egin genuen eta baita robot ekologiko bat egin genuen. Gauen diskoteka egin genuen eta dantzatu egon ginen. Azken egunean bazkaldu ondoren sinadurak eta eskaintza batzuk jarri genuen bata besteari. Hori egin ondoren maletak hartu eta Gasteizera bueltatu ginen.

Gehien gustatu zaidan gauza diskoteka izan zen, dantzatu egin genuelako eta lagunekin denbora asko egon nintzelako. Ez Gustatu zaidan gauza, janaria izan zen oso txarra zegoelako.

Aste oso ona izan zen, denboraldia ez zuen lagundu asko, baina hori eta janaria kenduz oso ondo pasatu nuen, lagunekin egon nintzelako eta baita errutinatik deskonektatu nintzelako. 





lunes, 2 de marzo de 2015

Argudiozko-testua

Betidanik egon dira animaliak (txakurrak, katuak, zaldiak...) bere jabeak kaleetan utzi dituztenak, beraiekin egotea aspertzen direlako edo oso handiak egin direlako. Nire ustez, horrelako gauzak egitea ez du barkamenik, ezin delako izaki bizidunik kalera bota.

Horren lekuko dugu Max. Max, lasterketako txakur bat da. Bere jabea kalera bota zuen, ez zituelako lasterketarik irabazten. Horren ondorioz, bere jabea ostikoak eman zizkion.

Animaliak defendatzeko elkartea aditzera eman duenez, animaliei "chip" berezi bat jarriko diete, eta kalera botatzen baldin badute, detektatzen dute eta bere jabeari izun handi-handi bat jartzen diote. Espainako gobernuak dioenez, ez dago eskubiderik animaliak kalera botatzeko, eta "chip" horiekin animali askoren bizitza salbatuko dute. Baita adierazi dute azken urtean, hamar urtean baino hamar aldiz gehiagotan kalera bota dituztela. Baina gero eta hobeto doa proiektua.

Garbi dago, beraz gero eta animali gutxiago kalera botatzen direla, baina egiten dutenek , txakurrei edo horrelako animali gixajoei jipoi handiak ematen dizkiotela. Hori hobetu behar da planeta osoan.
Resultado de imagen de maltrato animal